FAQs
- Noiz jaso ahal izango dira probako kamiseta zein dortsalak?
Larunbat arratsaldean eta probaren goiz berean.
- Beste norbaitek jaso dezake nire kamiseta?
Kamiseta jasotzeko beharrezkoa izango da pertsona horren NAN-a aurkeztea.
- Zein ordutan hasten dira 10km eta 20km-ko lasterketak?
Goizeko 10:00etan.
- Zein ordutan hasten da ibilaldi herrikoia?
Goizeko 11:00etan
- Egin dezaket korrika nere txakurrarekin?
10km eta 20km-ko lasteketak ezingo dira txakurrarekin egin. Aldiz, ibilaldi herrikoia bai, beti ere, animalia lotuta dagoela eta inolako trabarik sortu gabe jendearen segurtasuna bermatzeko.
- Egin dezaket ibilaldi herrikoia umearen kotxearekin?
Bai, baina kontuan izan, ibilbide herrikoiaren zenbait tramu ez direla egokiak horrelako karroekin igarotzeko.
- Posible izango da kamiseta gehiago erostea?
Bai, posible izango da kamiseta gehiago erostea, baina, behin dortsal banaketa bukatzen denean.
- Probaren egun berean egongo da aukerarik izena emateko?
Ez, izen emateak Urriaren 20an itxiko dira.
- Ibilbidean zehar, egongo da sorospen zein puntu medikalizaturik?
Bai, ibilbidean zein azokan hainbat sorospen eta puntu medikalizatu egongo dira sortu ahal izan daitezkeen larrialdiei arreta emateko. - Non argitaratuko dira lasterketaren emaitzak zein sailkapenak?
Probaren web orrian zein sare sozialetan argitaratuko dira. - Haurrentzako jarduerarik egongo da?
Bai, nahiz eta, momentu oro haurra heldu baten konpainian egon beharko den.