Arabako Errioxa
Duela hainbat mende Arabako Errioxa izenarekin ezagutzen den eskualdea, berrogei kilometro inguru luze eta zortzi kilometro zabal den lur-zerrenda da, Arabako probintziaren hegoaldean dagoena, Kantauriar Mendilerroaren eta Ebro ibaiaren artean.
Gasteizetik, Arabako Lurralde Historikoko eta Euskadiko hiriburua (Erdi Aroaz geroztik), berrogei kilometro ingurura dago, hegoalderantz. Errepidetik, Bilbotik edo Donostiatik ordu batera edo dago, zertxobait gutxiagora Iruñeatik, eta minutu gutxira Logroñotik. Bere 23 udalerrietatik, Guardia (hiriburu historiko eta politikoa), Oion, Bastida eta Eltziego dira garrantzitsuenak eta handienak.
Herrien ondare kulturala eta arkitektonikoa eta bere paisaia natural eta aberatsak, apartak dira hainbat ekintzarako. Kantauriar Mendilerroa, Arabako Errioxako muinen orografia edo Guardiako Urmaelak eta Ebro ibaia, adibidez, leku paregabeak dira aisialdirako eta turismorako, ardoaz haratago.
Arabako Errioxa nazioarteko ardogintzako eskualde ospetsuenen artean dago. Sektoreak zonaren garapen-sustatzaile gisa duen garrantziaz gain, turismoaren ikuspegitik ere, upeltegien ingurunea, aspalditik, Arabako Errioxako motibazio nagusienetako bat da.
Bere ingurumenaren eta klimaren ezaugarriek pribilegiozko leku bihurtzen dute mahastiak landatu eta ardoa egiteko. Errioxa Jatorri-deitura duten Upeltegi garrantzitsuenetako batzuk daude bertan.