Berriak

Imagen de unos participantes haciendo la carrera de 10 kms
...
22 urriak 2025

Wine Run Rioja Alavesa 2025: Lasterketen Informazioa

Hemen duzu datorren urriaren 26an, igandean, egingo den Wine Run Rioja Alavesa lasterketan parte hartzeko behar duzun informazio guztia.

EGITARAU OFIZIALEAN egingo diren jarduera guztiak ezagutu.

PLANOAN, ekitaldiaren leku desberdinen kokapena aurki dezakezu, Oyón-Oion herrian.

Gainera, arreta berezia jar ezazu honako puntu hauetan:

Dortsalen Bilketa

Zure dortsala jaso ahal izango duzu larunbateko arratsaldean (16:00etatik 19:30era) Igandean (08:30etik 09:30era). ‘‘Toki Alai’’ Pilotalekua, (Foru kalean) izango da kokalekua.

Atzerapenak eta jende-pilaketak saihesteko, aurretiaz joatea gomendatzen dizugu, NANa eta SMS bidez jasoko duzun dortsal-zenbakia esku artean izanda. Beste norbaiten dortsala jasotzeko, pertsona horren NANa edo fotokopia aurkeztu behar da. 

Irteera eta Ibilbideak

Lasterketak 10:00etan hasiko dira, planoan adierazitako puntutik (Foru kalean bertan) (Ikusi kokalekua).

Hornidura-puntuak

10 km-ko lasterketak hornidura puntu bat izango du 4,6. kilometroan. 20 km-ko lasterketak hiru hornidura puntu izango ditu: 4,6. km, 10. km eta 15. km. (Ikusi hornidura-puntuak planoan).

Helmugaren ondoan, errekuperazio gune esklusiboa jarriko da bi lasterketetako korrikalarientzat.

Lasterketetako Zerbitzuak

Korrikalari guztiek helmugan ardo-kopa eramateko euskarria jasoko duzue. Lasterketa amaitutakoan, ondokoaz gozatu ahal izango duzue:

Ardo eta Gastronomia Azoka

Lasterketa bukatzean, Foru Plazan (irteera puntutik gertu), Ardo eta Gastronomia Azokaz gozatu ahal izango duzu. Parte-hartzailearen poltsan ardo kopa eta pintxo baterako tiketa aurkituko duzu.

Bertan, ondorengo upategietako ardoak dastatu ahal izango dira: Pago de Larrea, Las Orcas, Pascual Larrieta, Ondalán, Heredad de Aduna, Bodega Bello Berganzo, Frías del Val, Bodega Casa Peque eta Piérola.

Horrez gain, Euskal Parrillako Eusko Label haragia eta beste hainbat elikagai-postu ere egongo dira.

Ticket feria

Paella Herrikoia

Aurten ere, igandean, 14:00etatik aurrera, Paella Herrikoia zerbitzatuko da Azokaren eremuan. Tiketak eskuragarri egongo dira: larunbateko arratsaldean (16:00–19:30), eta Igandean (9:30–10:15). Lekua: ‘‘Toki Alai’’ Pilotalekua (Foru kalea)

Lasterketen Zerbitzu Esklusiboak

Lasterketako parte-hartzaileek (10 km eta 20 km) ondorengo zerbitzu hauek izango dituzue Zaindegia (kontsigna) 08:30etik 13:30era, Pilotalekuan.

Gainera, lasterketak bukatu eta gero, Masaje zerbitzuz gozatu dezakezue Antzinako Udal Igerilekuetan (Juntas Generales kalean). Han bertan, Aldagelak eta dutxak egongo dira (ikusi planoan). Kontuan izan dutxak mugatuak direla; herriko instalazio publikoetan dauden guztiak dira. Jende-pilaketek eragozpenak sor ditzakete; barkamena eskatzen dugu eta zure ulermena eskertzen dugu!

Ibilbideari buruzko informazio guztia hemen kontsulta dezakezu

Volver al listado