Bastida
Probaren erdigunea Bastidan egingo da. Zer ikusi asko dago: konparazio batera, XIII. eta XVII. mendeetako bi elizak; hirigune historikoak, jauretxeez beteak; harresiak; arkuak, antzinako hirien sarrera; eta Remelluriko Erdi Aroko hilobiak. Dena dela, hori ez da daukagun monumenturik preziatuena. Izan ere, gure barriketako ardoa dugu altxorrik preziatuena.
Bertan egongo dira lasterketen eta ibilaldi herrikoiaren irteera eta helmuga. Horrez gain, Arabako Errioxako Ardo Azoka egongo da helmugatik gertu, Wine Run lasterketa dela eta antolatu duguna. Parte-hartzaileek txartelak jasoko dituzte izena ematean jaso zuten poltsan, azokan produktuak erosteko balio dutenak.