fbpx */ /* Event snippet for Website traffic conversion page */

Winerun – Wine Run Rioja Alavesa

Wine Run

  • Egizu korrika ardoaren espirituarekin.
  • Mahastiz inguratutariko bide eta xendretan barrena.

.

Zer da Wine Run, eta zertan datza V. edizio hau?

“Wine Run Rioja Alavesa” kirol-, gastronomia- eta kultura-ekitaldi bat da, Arabako Errioxan 2016. urtetik egiten dena. Lehenengo bi edizioak Guardian egin zireneta hurrengoak Bastidan eta orain Elciegon.

Bosgarren edizio hau urriaren 29ean, igandean, izango da. Probaren baitan, 10 eta 20 kilometroko lasterketak daude, oinez egiteko 10 kilometroko herri-martxa bat, eta ardoaren azoka bat. Parte-hartzaileak upategi eta mahasti artean ibiltzen dira, oinez edo korrika, eta, aldi berean, mahastizaintza eta ardogintzari eskainitako ingurune hau ezagutzen eta disfrutatzen dute, paisaia ederren dagoenean, gainera, mahatsa bildu ostean, hain zuzen.

Herri-martxan parte hartzen dutenek ardo-kopa bat jasotzen dortsalaz batera, tokiko upategietako hiru ardo dasta ditzaten. Lasterketetan parte hartzen dutenei, berriz, helmugan ematen zaie kopa. Era berean, izena emandako guztiek kamiseta ofiziala jasotzen dute, poltsa batekin batera, baita ardoen azokarako doako txartelak ere (azoka Bastidan bertan egiten da, probak amaitutakoan).

Edozein modalitatetan parte hartzeko, nahitaezkoa da izena ematea, webguneko formulario honen bidez; halere, adin txikikoek ez dute zertan egin, herri-martxan parte-hartzaile batekin batera ibiliko badira.


...eta ARDO ETA GASTRONOMIA AZOKA
Imagen de la marcha Winerun 2019

Martxa

Gozatu mahastien koloreekin goza dezakezun ibilbideaz, haiek bisitatzeko garairik onenean. 10 kilometro publiko guztientzat egokiak.

Irakurri gehiago

Lasterketa

Bi distantzia, 10 eta 20 kilometro, aukera ezberdinak bilatzen dituzten running-a maite dutenentzat. Arabako Errioxako mahastiek osatzen duten enclava naturalaz gozatzeko luxua.

Irakurri gehiago
2019ko Winerun lasterketaren irudia
2019ko Winerun Azokaren irudia

Feria

Arabako Errioxako ardorik onenak, inguruko produktuekin egindako pintxoak eta zuzeneko musika konbinazio ezin hobea dira zure senide eta lagunekin goiza amaitzeko.

Irakurri gehiago

Turismo-paketeak

Osatu "Wine Run esperientzia" Arabako Errioxa ezagutzeko aukera emango dizuten beste jarduera batzuekin.

Irakurri gehiago
Euskadiko turismo-banerra
Turismo euskadi Turismo euskadi Hazi Ayuntamiento Elciego

La Rioja Alavesa Abra Ruta del Vino Rioja-Alavesa Cocacola La brasileña
Back to top