Arabako Errioxa Ardoaren Bidea
Parte-hartzaileek enoturismoaren eskaintza bereziei atera ahalko diete onura. Ez ezazu galdu upeltegi bat bisitatu, dastatze berezi bat egiteko edo Arabako Errioxan ardoaren esperientzia ezagutzeko aukera.
Ardoaren Bidea Arabako Errioxan Enoturismoko zerbitzuak eskaintzen dituzten establezimenduak elkartzen dituen elkartea da: upeltegiak, ostatuak, jatetxeak, enotekak, museoak, gida turistikoak, aisialdia…
Eskaintza ugari dituzte, eta osagarri aparta da Wine Run delakoan parte hartzeko Arabako Errioxara etortzen zarenean esperientzia paregabea bizitzeko, bai zuk bai zurekin datozenek.
Ostaturik behar baduzu, upeltegi bat ezagutu edo jateko lekuren bat aurkitu nahi baduzu. Hau da zure lekua, hori bai, beti ere ardoaren zapore bereziarekin.
