fbpx */ /* Event snippet for Website traffic conversion page */

Ekitaldiaren araudia

Wine Run Rioja Alavesa ekitaldiaren araudia

 

1. Izena ematea:

  • a) Izena emateak tokia erreserbatzea esan nahi du.
  • b) Izen-ematea deuseztatzea. Arrazoi larrien edo behar bezala justifikatu ahal diren egoeren kasuan soilik itzuliko da ordaindutako zenbatekoa. Itzulketa hori posta elektroniko bidez eskatu beharko da, info@riojaalavesawinerun.com helbidera mezua idatzita, gutxienez lasterketa baino astebete lehenago.
    Itzulketa egiteko epeak:

    • Urriaren 20a baino lehen deuseztatzen bada, izena ematean ordaindutako zenbatekoaren %50 itzuliko da.
    • Urriaren 20etik aurrera deuseztatzen bada, berriz, ez da itzuliko izena ematean ordaindutako zenbatekoa.
  • c) Izen-emateak zera biltzen du:
    • Txip bidezko kronometrajea (lasterketetan soilik; ibilaldi herrikoian ez).
    • Lasterketaren programa.
    • Dortsala (lasterketetan parte hartzen dutenentzako).
    • Hornidura lasterketan zehar.
    • Erantzukizun zibileko asegurua eta istripu-asegurua.
    • Osasun-laguntza larrialdiren bat gertatzekotan.
    • Sailkapena lasterketan.
    • Lasterketaren kamiseta ofiziala.
    • Lasterketa bukatzean indarberritzeko eta elikatzeko gunea (lasterketan parte hartzen dutenentzako soilik).
    • Kontsigna, lasterketetan parte hartzen dutenentzako.
  • d) Izena emateko epea urriaren 20ean bukatuko da, edo distantzia zein kategoria zehatz batean tokirik geratzen ez denean.
  • e) Ekitaldira ez etortzeak, inskripzioaren zenbatekoa berreskuratzeko ezintasuna dakar, eta baita parte-hartzaile bakoitzari ematen zaizkion opariren bat (kamiseta, ardo kopa, etab.) lortzea ere. Bai, ordea, opari horiek jaso ahal izango dituzu ekitaldiaren egun berean, beti ere, dortsala jasotzean bertaratu ez den pertsonaren izena ematen baduzu.

2. Izen ematea egiteko betebeharrak:

  • a) 20 km-ko lasterketarako, parte-hartzailea adinez nagusi izan behar da lasterketaren egunean.
  • b) 10 km-ko lasterketarako, 14 urtetik gorako adingabeak onartuko dira, betiere, lasterketaren egunean adin hori beteta badute, eta baldintza hauekin:
    1. 16 urtetik beherako parte-hartzaileek gurasoen edo tutorearen baimena aurkeztu beharko dute dortsala jasotzen dutenean, behar bezala beteta eta aita/amaren edo tutorearen NANaren kopia batekin. Horrez gain, lasterketan parte hartzeko gaitasuna dutela egiaztatzen duen ziurtagiria ere aurkeztu beharko dute. Adibidez, atletismo zein kirol klub batek edo dagokion kirol federazioak igor dezake dokumentua.
    2. 16 urtetik gorakoen kasuan, nahikoa izango da gurasoen edo tutorearen baimena behar bezala aurkeztea.
  • c) Martxa herrikoian izena emateko adin nagusikoa izan beharko da. 18 urtetik beherakoek doan egin ahal izango dute, heldu batek lagunduta.
  • d) Lasterketaren antolatzaileek ez dute beren gain hartzen lasterketan gerta daitezkeen lesio, istripu edo zabarkerien gaineko ardura, norberari zein beste pertsona bati eragindakoak izan; ezta proban izena eman dutenen objektu pertsonalak galtzen badira ere.
  • e) Araudi honetan zehaztutako baldintzak ezagutzea eta onartzea.

3. Betebeharrak:

  • a) Kirolaren aldeko jarrera izatea eta ingurumena errespetatzea.
  • b) Erakunde antolatzaileak kategoria bakoitzean markatu duen ibilbidetik ez irtetea.
  • c) Ibilbidea ez zikintzea edo degradatzea (zaborra botatzeko edukiontziak egongo dira hornidura puntuetan).
  • d) Arazorik gertatzen bada, beste parte-hartzaileei laguntzea edo gertuen dagoen kontrol-gunean arazoaren berri ematea.
  • e) Kontrolaz arduratzen diren langileen eta antolatzaileen jarraibideei kasu egitea.
  • f) Beste parte-hartzaileak nahita ez oztopatzea.
  • g) Dortsala aurrealdean eta ikusgai eramatea.
  • h) Lasterketa bukatu gabe uztekotan, erakundeko antolatzaileei jakinarazi eta dortsala entregatu behar zaie.
  • i) Wine Run lasterketak erabat errespetatzen du ingurumena. Hortaz, derrigorrezkoa da mahastiak eta, oro har, jabetza pribatuak errespetatzea.
  • j) Dortsalak pertsonalak eta besterenezinak dira.
  • k) Erakunde antolatzailea derrigortuta dago dortsala agerian ez daraman korrikalari oro lasterketatik kanporatzeko.

4. Lasterketa eta ibilbidea:

  • a) Behin betiko ibilbidea eta hornidura puntuak aurretiaz argitaratuko dira webgunean eta gizarte-sareetan.
  • b) Eguraldi txarra badago ere lasterketa egingo da, betiere, baldintza atmosferikoak muturrekoak eta parte-hartzaileen osotasun fisikoarentzako arriskutsuak ez badira. Erakunde antolatzaileak eskubidea du hasieran argitaratutako ibilbideaz bestelako bat ezartzeko, baita lasterketa bertan behera usteko ere.
  • c) Segurtasun arrazoiak direla eta, bi kontrol-gune egongo dira eta ibilbidea hesituta egongo da. Kontroletik kanpoko denborak aurretiaz jakinaraziko dira. Modalitate bakoitzak bere denbora-muga izango du helmugan.
  • d) Erakunde antolatzaileak ez du bere gain hartzen parte-hartzaileen motxilen edukiaren gaineko ardura.

5. Dokumentazioa:

Erakunde antolatzaileak honako dokumentazio hau argitaratuko du webgunean nahi duenak deskarga dezan:

  • Lasterketaren profila.
  • Lasterketaren ibilbidea GPS bidez.
  • Erantzukizunen deskargu orria.
  • Baimen-agiriak.

6. Hornidura:

Hornidura puntuak egongo dira ibilbidean zehar, bai korrikalarientzako bai ibilbidea oinez egiten duten pertsonentzako. Aurretiaz jakinaraziko da puntu bakoitza non dagoen eta horietako bakoitzean parte-hartzaileek zein produktu izango dituzten eskuragarri.

7. Norberaren irudirako eskubidea, publizitatea eta datuen babesa:

Erakunde antolatzaileak soilik izango du WINERUN lasterketako irudiaren gaineko eskubidea, eta hark bakarrik erabili ahal izango ditu lasterketaren ikus-entzunezko materialak, argazkiak eta kazetari-lanak.

8. Datuen babesa:

  • a) Izena ematean, parte-hartzaileek baimena ematen diote erakunde antolatzaileari beren datu pertsonalak automatikoki erabiltzeko, betiere, kirol-, sustapen- eta publizitate-helburuetarako.
  • b) Datu Pertsonalen Babesari buruzko LOPD-GDD 3/2018an ezarritakoaren arabera, parte-hartzaileek eskubidea dute norberaren datuak dituen fitxategia atzitzeko eta eduki guztia edo horren zati bat zuzendu zein ezabatzeko.
  • c) Halaber, izena eman duten pertsonek eskubidea lagatzen diote erakunde antolatzaileari beren izen-abizenak, lortutako sailkapena, kategoria, marka eta argazkia argitaratzeko.

Zalantzarik baduzu, jar zaitez harremanetan Idazkaritza Teknikoarekin, info@riojaalavesawinerun.com helbidera posta bidaliz

...eta ARDO ETA GASTRONOMIA AZOKA
Imagen de la marcha Winerun 2019

Martxa

Gozatu mahastien koloreekin goza dezakezun ibilbideaz, haiek bisitatzeko garairik onenean. 10 kilometro publiko guztientzat egokiak.

Irakurri gehiago

Lasterketa

Bi distantzia, 10 eta 20 kilometro, aukera ezberdinak bilatzen dituzten running-a maite dutenentzat. Arabako Errioxako mahastiek osatzen duten enclava naturalaz gozatzeko luxua.

Irakurri gehiago
2019ko Winerun lasterketaren irudia
2019ko Winerun Azokaren irudia

Feria

Arabako Errioxako ardorik onenak, inguruko produktuekin egindako pintxoak eta zuzeneko musika konbinazio ezin hobea dira zure senide eta lagunekin goiza amaitzeko.

Irakurri gehiago

Turismo-paketeak

Osatu "Wine Run esperientzia" Arabako Errioxa ezagutzeko aukera emango dizuten beste jarduera batzuekin.

Irakurri gehiago
Euskadiko turismo-banerra
Turismo euskadi Turismo euskadi Hazi Ayuntamiento Elciego

La Rioja Alavesa Abra Ruta del Vino Rioja-Alavesa Cocacola La brasileña
Back to top