fbpx */ /* Event snippet for Website traffic conversion page */

NOTICIAS

Noticias

“Rioja Alavesa Wine Run 2016” aurkezpen ofiziala

Presentación oficial Rioja Alavesa Wine Run 2016
  • June 6, 2016
  • Berriak
  • Posted by
  • Erantzunak desaktibatuta daude “Rioja Alavesa Wine Run 2016” aurkezpen ofiziala sarreran

Prentsaurrekoan egin dugu aurkezpen ofiziala

Presentación oficial Rioja Alavesa Wine Run

Gaur egin dugu prentsaurrekoan bitartez, Arabako Errioxara heldu den Wine Run kirol erronkaren aurkezpen ofiziala. Wine Run, Lanzaroten jaio zen marka bat da, “La Geria” babestu eta zabaltzeko, baita bertako mahatsondo guneak eta ardoaren paisaia deigarriak ere.

Arabako Errioxako Kuadrilla, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, akordio batera heldu da Cabildo de Lanzaroterekin, Rioja Alavesa Wine Run ekitaldia sortuz, Wine Run marka bultzatzeko. Kirol ekintza honen helburua, interes kultural-paisajistiko eta ondarezko interesagatik, tradizioagatik eta kalitatearen apustuagatik bereizten diren ardogintza guneak aldarrikatzea da.

Presentación oficial Rioja Alavesa Wine Run

Proba Urriaren 30ean ospatuko da Arabako Errioxan eta 36,20 eta 10 kilometroko distantziak eskainiko ditu, mahastiz inguratutako bide eta basabide artean egingo den ibilbidean. Kirol eskaintza honek, herri-lasterketen eta mendi-lasterketen artean dagoen tartea betetzea du helburu, diziplina hau probatzea nahi duten kirolariei beste aukera bat eskainiz. Gainera, Arabako Errioxaren balioak ezagutzera emateko asmoz, upeltegi eta mahasti artean egingo den 10 kilometroko ibilaldi herrikoian parte hartzeko aukera egongo da.

Ekintza honek hasieratik du ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkartearen eta Ruta del Vino de Rioja Alavesa-ren  laguntza. Honen asmoa, upeltegiei eta enoturismo-dendei partaide egitea da, Wine Run ekintzaren parte-hartzaileak ardoaren eta eskualde osoaren esperientziaz gozatu ahal izateko.

Presentación oficial Rioja Alavesa Wine Run

Aurkezpenean hitza hartu dute:
Arabako Errioxako Kuadrillakopresidentea, Joseba Fernández.
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantzako kontseilariordea, Bittor Oroz.
Cabildo de Lanzaroteko Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Promozioko kontseilaria, Antonio Morales.
Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko diputatua, Pilar García Salazar.

Lanzarote Wine Run-en web orria

...eta ARDO ETA GASTRONOMIA AZOKA
Imagen de la marcha Winerun 2019

Martxa

Gozatu mahastien koloreekin goza dezakezun ibilbideaz, haiek bisitatzeko garairik onenean. 10 kilometro publiko guztientzat egokiak.

Irakurri gehiago

Lasterketa

Bi distantzia, 10 eta 20 kilometro, aukera ezberdinak bilatzen dituzten running-a maite dutenentzat. Arabako Errioxako mahastiek osatzen duten enclava naturalaz gozatzeko luxua.

Irakurri gehiago
2019ko Winerun lasterketaren irudia
2019ko Winerun Azokaren irudia

Feria

Arabako Errioxako ardorik onenak, inguruko produktuekin egindako pintxoak eta zuzeneko musika konbinazio ezin hobea dira zure senide eta lagunekin goiza amaitzeko.

Irakurri gehiago

Turismo-paketeak

Osatu "Wine Run esperientzia" Arabako Errioxa ezagutzeko aukera emango dizuten beste jarduera batzuekin.

Irakurri gehiago
Euskadiko turismo-banerra
Turismo euskadi Turismo euskadi Hazi Ayuntamiento Elciego

La Rioja Alavesa Abra Ruta del Vino Rioja-Alavesa Cocacola La brasileña
Back to top